jueves, 18 de octubre de 2007

web orrialdeen analisia

WEB ORRIALDEEN ANALISIA

http://www.eguzki.net

Helbide honetan sakatu eta Iruñea aldean entzuten den irratiaren web orrialdea ageri da. Bertan, irratiarekin zerikusia duten atal ezberdinak ikus ditzakegu. Sarreran informazio orokorrari buruzko datuak ikus daitezke, hala nola, astean zehar duten parrilla berria, irratia zuzenenan entzuteko aukera, etab. Esan beharra dago, irratia entzuteko hainbat programa aurkezten dizkigutela, adibidez: winamp, itunes, windows media, edota ogg. Beste alde batetik, esan dezakegu, bideoak eta informazio ugari ikus ditzakegula http://www.youtube.com -en. Estekak aurki ditzakegu orrialde honetan ere eta hain zuzen http://www.bitakora.arrosasarea.org orrialdearekin jar gaitezke harremanetan. Esteken atalean Eguzki irratiaren bazkide egiteko aukera ematen digute. Bestalde, web orrialde xumea eta arrunta dela esan dezakegu. Oinarrizko informazioa ageri da eta komunikazio handiekin konparatuz oso ezberdina dela argi dago. Diseinu aldetik sinplea da eta ez du aparteko zerbitzurik eskaintzen.

http://www.eztanda.com

Sakana osoan entzuten den irratia da eztanda. Orrialde honetan atal ugari aurki daitezke, adibidez: sarrera, programazioa, ordutegia, argazkiak, kuñak, eskerrak, foroa, chat-a eta harremanetan jartzeko helbide elektronikoa. Garrantzi handiko atala da loturaren arloa, bertan beste irratiekiko duten harremana ikus dezakegu. Beste irratien helbideak:
- http://www.eguzki.net
- http://www.sindominio.net/garraxi
- http://www.halabedi.org

Irrati eta telebista orrialdeak aztertuz gero, antzeman daiteke, telebista web-etan askoz ere informazio gehiago dagoela. Irrati web orriak, xumeagoak dira eta lotura gutxiagoren jabe dira.

http://www.gureirratia.com

Gure irratiaren orrialdean aurrekoetan baino informazio gehiago aurki dezakegu. 2006ko abenduaren 5ean sutea jasan zuen irratiaren egoitzak eta geroztik egoera larrian egon dira, baina hala eta guztiz ere aurrera egin dute. Web orrialdean arlo ezberdinak ikusteko aukera dugu: aurkezpena, historia, ongi etorria, jokoak, euskarazko kurtsoak, irratia zuzenean entzuteko aukera, gazte leihoa, kontaktuan jartzeko helbidea... Loturen sailan hainbat helbide ditugu:
- http://www.cnrl.org (irulegiko irratia)
- http://www.eke.org (euskal kultur erakundea)
- http://www.bogaboga.com (EH-ko miraila)
- http://www.emploi64.com
- http://www.sindominio.com ( Antxeta)

Irrati honen orrialdean zerbitzu gehiago aurkitzeko aukera dugu. Osatuago dagoela jakinarazi behar da eta diseinu aldetik aurrekoak baino hobea da.


http://www.eitb.com

Irrati eta telebista komunikazio sare handiko hedabidea dugu eitb. Web orrialde honen aurrean gaudenean aldaketa nabaria antzematen da. Tamainu handiko hedabide baten orrialdeak mota askotako zerbitzuak ditu eskura. Hasierako orrialdean, saioen bideoak, eguraldia, aktualitate albisteak, blogetan sartzeko aukera zuzena (http://www.blog.eitb.com/blog.php), publizitatea eta hainbat zerbitzu gehiago aurkituko ditugu. Orrialdeak atal ezberdinak ditu: eitb taldea, saioak, bideoak, audioak, blogak, aisia, zerbitzuak, denda eta gune korporatiboak. Gauza jakina da eitbren barruan hedabide ezberdinak daudela ondorengoak izanik: etb1, etb2, canal vasco, etb sat, euskadi irratia, radio vitoria, radio euskadi, egaztea eta eitb irratia. Guzti hauen inguruko informazio ugari dago orrialdean zehar. Programazio eta ordutegiak ageri dira eta esan beharra dago askoz ere landuagoa dagoen orrialde baten aurrean gaudela. Horrez gain askoz ere zerbitzu aukera handiagoa dago. Diseinuaren aldetik osatuagoa dago eta lotura ezin hobeak ditu. Gaurkotasun informazioari dagokionez, 24 orduz gertatzen diren albisteen inguruan informatzen gaituzte uneoro. Loturak erreparatuz gero, hiru dira garrantzitsuenak:
- http://www.eitb24.com (gaurkotasun albisteak)
- http://www.egaztea.com (gazteei zuzendutako musika orrialdea)
- http://www.betizu.com (haurrei zuzendutakoa)


http://www.cuatro.com

Herrialde mailan ikusten den telebista dugu cuatro. Irratien web orrialde batzuk ez bezala, cuatrorena oso landua dagoen orrialdea da. Zerbitzu mota ugari ditugu ikusgai bertan, hala nola, telebista gida, programazioa, bideoak, berriak, denda, kontaktuak, publizitatea… Telesailei buruzko informazio asko dago eta baita gaurkotasunaren ingurukoa. Bi lotura nagusi ditu:

Webs Sogecable: - http://www.cuatro.com
- http://www.plus.es
- http://www.cnn+.com
- http://www.sogecablemedia.com
- http://www.sogecine-sogepaq.com
- http://www.canalviajar.com
- http://www.canalcazaypesca.com
- http://www.sogecable.com

Webs Prisa: - http://www.elpais.com
- http://www.cadenaser.com
- http://www.as.com
- http://www.los40.com
- http://www.cincodias.com
- http://www.ep3.es
- http://www.prisa.es
- http://www.localia.es
- http://www.gdm.es

http://www.antena3tv.com

Telebista orrialde baten aurrean gaudela nabaria da. Zerbitzu ugari daude eta horretaz gain telesail eta informazio asko aurki dezakegu. Gaurkotasun berriak etengabe ageri dira eta telesailen inguruko informazioa izugarrizkoa da. Irratiekin lotuta dagoen komunikabidea da telebista eta kate honek, lotura dauka irrati hauekiko: http://www.ondacero.com eta http://www.europafm.com . Lotura hauez gain, komertzialak aipatu behar dira adibidez:
- http://www.atresadvertising.com
- http://www.movierecord.com
- http://www.unipubli.com
- http://www.yahoo.com
- http://www.directseguros.es
- http://www.supersaver.es

No hay comentarios: